Foru museoen eskaintzak bisitarien "nota bikaina" jaso du
Museoetako funtsak "zaintzea eta lehengoratzea" dira foru museoen zeregin garrantzitsunetako bi, eta egiteko horretan "bikain" aritu direla diote bisitariek; izan ere, 9,1eko nota jarri diete museoen lanari.
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi du bisitariek egindako balorazioak “oso positiboak” izan direla Bizkaiko sei foru museoetan: Bermeoko Arrantzaleen Museoan, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan, Bilboko Arkeologi Museoan, Muskizko El Pobal Burdinolan, Balmasedako La Encartada Fabrika museoan eta Bakioko Txakolingunean.
Museoak euskaldunen historia ezagutzera emateko eta ikertzeko espazioak dira, eta “ezinbestekoak” dira kultura belaunaldiz belaunaldi transmititzeko. Hori dela eta, funtsak “zaintzea eta lehengoratzea” dira foru museoen zeregin garrantzitsunetako bi, eta egiteko horretan “bikain” aritu direla diote bisitariek; izan ere, 9,1eko nota jarri diete museoen lanari.
Hain zuzen ere, museoak bisitatu dituztenek bisita gidatuei eman diete puntuaziorik altuena: 10etik 8,8 puntukoa. Gainera, eskainitako erakusketek eta edukiek 8,7ko kalifikazioa lortu dute.
Aldi berean, elkarrizketatutako hamar pertsonetatik bederatzik esan dute “pozik” daudela museoen sareko zerbitzuak emandako zerbitzuagaz, eta 10 puntutik 8,7ko balorazioa jaso dute bataz beste.