Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • EreƱo
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Bereziak
    • Adituaren HITZA
    • Zerbitzuak
  • Zorion agurrak
  • Eskelak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Euskal selekzioa, pilotan eta surfean ofizial izateko bidean

Busturialdea
Kirola

Pilotako eta surfeko euskal selekzioek nazioartean jokatu ahalko dute, horretarako beharrezkoak diren baldintzak betetzen baitituzte. Dena dela, Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak eta Naziarteko federazioek adostu behar dute ofizialtasunaren auzia.

Gu Ere Bai plataformako kideek ofizialtasunaren aldeko aldarrikapena egin zuten Bermeon lehiatutako Europako Triatloi Txapelketan.
2022/10/26
Alex Uriarte Atxikallende

EAJk eta PSOEk Kirol Legea jorratzen duen ituna sinatu dute, eta bertan zehaztu dituzte selekzioek nazioartean modu ofizialean lehiatu ahal izateko bete behar dituzten baldintzak. Arautegi hori aplikatuta, euskal selekzio ofizial bik nazioartean konpetitzeko aukera eskuratu dute: pilotakoak eta surfekoak. Dena dela, bi selekzio horien ofizialtasuna oraindik ez da behin-betikoa, Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak eta Nazioarteko federazioek edukiko baitute azkenengo hitza auzi horretan. Itunaren arabera, lurralde jakin bateko selekzioak nazioartean lehiatu ahal izateko, “lurralde horretan sustrai historikoak eduki behar ditu”.

Kirolaren Legeari buruzkoak argitzeko, Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko lehendakariak agerraldia egin zuen atzo. Ortuzarrek azaldu zuen EAJ “bene-benetan aintzat hartzen duela” euskal selekzioen ofizialtasuna: “Euskal selekzioek ofizialtasuna lortzeko bidean, urrats esanguratsua da”. Surfeko Euskal Federazioak, izan ere, nazioartean lehiatu izan du Espainiako Federazioa sortu orduko, Ortuzarrek azaldu zuenez. Pilotari dagokionez, “Euskal Herrian sortutako kirola” dela adierazi zuen Ortuzarrek: “Pilotak geure lurraldearen izena darama”. Gainontzeko kirolak akordio horretatik kanpo zergatik geratu diren galdetuta, Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak argitu zuen prozesu horretan “urratsez urrats” egin behar dutela aurrera: “Gure asmoa itun hori kirol denetara zabaltzea izan da hasiera-hasieratik, baina ez dugu gutxieneko adostasunik lortu; eskuratu dugunagaz oso pozarren gaude, eta bada motiborik ospatzeko”.

Espainiako Kongresuan EH Bilduren eledun dabilen Mertxe Aizpuruak, ostera, selekzio guztien ofizialtasuna “salbuespen barik” eskatzeko beharrizana azpimarratu zuen: “Surfa eta pilota bai, baina zergatik ez gainontzeko kirolak? Pilotan aritzeko euskal herritarrak izan gaitezke nazioartean, baina, esate baterako, futbolean jokatzeko ez?”.

“Herritarren saria”. Martxel Toledo, Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeko kide izandakoa, “benetan pozik” agertu da albisteagaz: “Hainbat eta hainbat urte egin izan ditugu hau lortzeko borrokan, eta, behintzat, behar horren guztiorren fruituak ikusten hasi gara. Herritarrek egin dute lana, eta herritarren saria da hau. Toledok azaldu du ofizialtasunaren auzoa “ez dela juridikoa, politikoa baizik”: “Politikariak adostasun batera ailegatu dira, legea aldatzeko eta, horri esker, aukera hau edukitzeko. Pauso handia egin dute, baina lehen pausoa baino ez da”.

Euskal Herria Kirola elkarteko ordezkari Kike Zurutuza, berriz, hiru ertzeko irakurketa egin du. Batetik, “zoriontsu” azaldu da: “Urrats handia nahiz txikia izanda ere, gura dugun norabidean goazela frogatzen du”. Bestetik, “zuhurtziaz jokatzeari” eutsi nahi izan dio. “Politikan, sarritan, lerroburu itzelak ematen dira, eta, ostean, ez da ezer egoten horien atzean”. Azkenik, gainontzeko kirol federazioei “ofizialtasunerako deialdia” luzatu die Zurutuzak: “Haiek ere ofizial izateko eskaera egin dezaten gura dugu; eskakizun hori, hain zuzen ere, uneoro egon behar da mahai gainean, egoera politikoan presente egon dadin”.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina hileko azken barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko hilabeteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Nor gara
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.