Eingule? kanpaina laugarren lehiaketara iritsi da
Gaur hasi eta domekara (azaroak 30) bitartean parte hartu daiteke 'eingule.bermeo-euskaraz.eus' webgunean. Aste honetako saria Zubigane tabernak emango du; lau lagunentzako hamaiketakoa.
Aurrera jarraitzen du Bermeoko euskarari “indarra eta prestigioa” emateko helburua duen Eingule? kanpaina, eta laugarren lehiaketa ere martxan dago gaurtik. Gura duenak domekara (urriak 30) bitartean parte hartu dezake eingule.bermeo-euskaraz.eus webgunearen bidez.
Joan den asteko hirugarren lehiaketak, bigarren lehiaketaren partaidetza maila gainditu duela azaldu dute Bermeoko Udaletik; 400 parte hartzaile egon dira hirugarren lehiaketan. Eta, irabazlea Galdaratxu izan da. Salica kontserba enpresaren eskutik jasoko du saria, hain zuzen ere. Aste honetako saria Zubigane tabernak emango duela jakitera eman dute; hala, irabazleak lau lagunentzako hamaiketakoa jasoko du saritzat. Kanpainan zehar banatzen ari diren sari guztien atzetik tokiko merkatari, ostalariak zein negozioak daude.
Kanpainaren protagonista den Juan Lebatz websailaren hirugarren kapitulua ere ikusgai jarri dute gaur eingule.bermeo-euskaraz.eus kanpainaren webgunean. Hala ere, Euskara Sailaren YouTube kontuaren bidez eta WhatsApp bidez bideo guztiak ari dira zabaltzen.
Eingule? ekimena sare sozialen bidez jarraitzeko aukera ere badago. Instagram eta Twitterren @eingule_ profilak jarraitu daitezke, Facebooken, berriz, @euskerasaila.bermeon kontua.