Mundakan batu dira gaur arraunlari beteranoak; 350 arraunlari inguru daude gaurko egunaz gozatzen. Eguerdian lehiatu dute Beteranoen III. Bandera, eta Tiranek irabazi du. Mundakako trainerua laugarren sailkatu da.
Euskararen kale erabilerak beheraka jarraitzen du Bermeon. Soziolinguistika Klusterrak 2021ean egindako kale neurketako datuen arabera, elkarrizketen %29,4 euskaraz izan ziren, %67,1 gazteleraz eta %3,3 beste hizkuntza batzuetan.
Energia kontsumoa murrizte aldera, udalari eskatzen diote Gabonetako argien ordutegia mugatzea.