HAPOri buruzko hitzaldia eskainiko dute Muruetan
Prest daukaten informazio agiria aurkezteko hitzaldia antolatu dute biharko; 18:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.
Muruetako Udalak arau subsidiarioak berrikustea eta udalerriko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) egitea onartu zuen joan den urteko azaroan.
Ordutik, lanean ibili dira, eta informazio agiri bat idatzita daukate. Hala, aipatu agiria aurkeztu gura dute, eta hitzaldi bat antolatu dute herritarrak jakinaren gainean jartzeko. Biharko (urriak 20) jarri dute hitzordua; 18:00etan, Muruetako udaletxeko osoko bilkuren aretoan.