Barikuetako dantza ikastaroa antolatu du Alkartasuna Dantza Taldeak
Azaroan hasi eta otsailera bitartean eskainiko dute ikastaroa; barikuetan izango da, 19:00etatik 20:15era.
Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeak dantza ikastaroa antolatu du aurten ere. Aurrekoetan egin modura, azaroan hasi eta otsailera bitartean eskainiko dute ikastaroa, eta barikuetan izango da, 19:00etatik 20:15era.
Izena ematen dutenek askotariko dantzak ikasi ahalko dituzte lau hilabeteko ikastaroan: zabaletakoak, larrain dantza, banako, agurra…
Dantza taldeko arduradunek herritarrak animatu dituzte parte hartzera, “udazken eta neguko bariku euritsu eta tristeetarako plan bikaina” dela adierazita.
Interesa daukaten herritarrek Gizarte eta Kultura Etxera hurbilduta izena eman dezakete.