Herritarren iritziak jasoko ditu Gernika-Lumoko EH Bilduk zapatuan
EH Bilduk udalerriko bizilagunen iritzi eta proposamenak jasoko ditu zapatuan, 11:30etik 13:30era bitartean, Pasealekuko Arkupeetako txokoan. Entzunaldi solasaldi ez formala egingo dute.
Gernika-Lumoko EH Bilduk udalerriko bizilagunen iritzi eta proposamenak jasoko ditu zapatuan, 11:30etik 13:30era bitartean, Pasealekuko Arkupeetako txokoan. Ohiko herri batzarren formatua alde batera utzi, eta entzunaldi solasaldi ez formala egingo dutela adierazi dute, “komunitatearekin tarte erosoa elkarbanatzeko” asmoz.
Izan ere, uste dute udalerria “leku ona” izan daitekeela bizitzeko, eta, horretarako, herritarrek eta herriko instituzioek bat egitea “ezinbestekoa” dela diote: “Norabide horretan aurrera egiteko, herriari begirako proposamen bat egitea tokatzen zaigu orain, jendearekin”.
Eguneroko “arazoak eta beharrak” identifikatuta, euren izaera ardatz duen herri proiektu bat garatu gura dute, “hemendik eta hauteskundeetara bitartean”.