Busturialdeko egoera sozio-ekonomikoa aurkeztuko dute Arrantzaleen Museoan
Gernika Gogoratuzek Busturialdeko ikuspegi integrala jasotzen duen Visión integral Busturialdea-Urdaibai liburuaren aurkezpena egingo du, martitzenean, Bermeoko Arrantzaleen Museoan. 18:30erako jarri dute hitzordua, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete.
Aurkezpenena eskualdeko gaur egungo egoera sozio ekonomikoan eta etorkizuneko erronketan oinarrituko da, izan ere, Ramon Zallo Elguezabalen, Rosa de la Asuncion Sanzen eta Xabier Arana Eigurenen ikerketak izango dituzte ardatz. “Lau urtez aritu dira eskualdeko egoera aztertzen, Gatazka egoeran dauden lurraldeak proiektuaren baitan”, azaldu dute antolatzaileek.
Gernika Gogoratuz eta Gernikatik Mundura elkarteek antolatu dute ekitaldia, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzagaz.