‘Monopolia. Agua: negocio y poder politico’ dokumentala, barikuan, Haitz Biribilen
Foruko EH Bilduk antolatuta, Monopolia: Agua, negocio y poder dokumentala proiektatuko dute barikuan, 19:00etan, Haitz Biribilen. Eta, ostean, Bermeoko EH Bilduko Jokin Lapaza zinegotziaren hitzartzea egongo da.
Hain zuzen ere, ura, negozioa eta botere politikoa uztartzen direnean sortzen den monopolioari buruzko dokumentala da ikusgai egongo dena: Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa aztertu eta Busturialdeko Ur Partzuergoaren integrazioa jorratzen du. Dokumentala egiteko, hainbat iturri kontsultatu dituztela dio dokumentalaren zuzendari Ricardo Gamazak, lan erraza ez dela izan aipatuta; izan ere, hainbatetan Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko arduradunekin elkarrizketa bat eskatu arren, ez dute erantzunik jaso: “Enpresa publikoa da, eta azalpenak eman beharko lituzke”.
Astelehenerako, berriz, herri batzarra deitu dute 19:00etan, Haitz Biribilen. Unai Urruzunok plan politikoa azalduko du, eta, ostean, agintaldiaren balorazioa egingo dute.