Udalak hobekuntza lanak egin ditu Olatxun eta Eleizalden
Olatxun, esaterako, jardinerak eta baden bat jarri dituzte. Eleizaldeko sarreran, berriz, baranda bat jarri dute.
Muruetako Udalak hobekuntza lanak egin ditu Olatxun eta Eleizalden. Azaldu dutenez, Olatxun, Gorabiene alboan jardinera batzuk jarri dituzte, espaloian ibilgailuak ez aparkatzeko helburuagaz, eta era berean, oinezkoek bertatik igarotzean arazorik izan ez dezaten.
Busturiko Udalagaz lankidetzan, gainera, bi udalerriek elkarbanatzen duten Olatxuko sarreran baden bat jarri dute, ibilgailuen abiadura murrizteko eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko.
Eleizaldeko sarreran, berriz, baranda bat jarri dutela jakitera eman dute, “inoiz gertatu izan den bezala Elizpitxiko arloetara inor erori ez dadin, eta sarrera seguruagoa izateko”.