350 lagun inguru elkartu dira herri bazkarian, Txosnaolan
Eguraldia lagun, giro bikainean batu dira Txosnaolan. Lagun zein familia artean bazkaltzeko aukera eduki dute bermeotarrek.
Xixiliri agur esan zioten atzo bermeotarrek, baina jai giroan jarraitzen dute asteburuan. Gaur, Txosnaola fabrikan herri bazkaria egin dute eta 350 lagun inguru elkartu dira bertan.
Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak agurtzen ari dira, eta eguraldia lagun, giro bikainean batu dira Txosnaolan. Lagun zein familia artean bazkaltzeko aukera eduki dute, eta arratsaldean ere ondo pasatzen jarraitzeko asmoa dute. Izan ere, karaoke ibiltarian elkartuko dira 19:00etan, eta Arene 6 eta Urrats erromeriaren musikaz gozatuko dute iluntze gauean.
Jaien egitaraua, baina, bihar amaituko da. Izan ere, 12:00etan, Begoñako Ama Gaztelugatxeko San Juanen uretan tronuratzearen 59. urteurren elizkizuna eta omenaldia egingo dute. 12:30ean izango da lore eskaintza, uretan.