Santa Kurtze Egunez, herri bazkarian elkartu dira Ariatzan
Santa Kurtze eguna da gaur, eta bazkari herrikoiagaz ospatu dute santuaren eguna Muxikako Ariatzan. 30 herritar inguru batu dira Ariatzako Atxelipe txokoan, eta domekara bitartean etenik izango ez duten jaiez gozatzeko prest agertu dira.
Atzo hasi zituzten jaiak pregoia eta txupina jaurtita, eta, eguneko tradizioari eutsiz, makailao jana eta porra txapelketa izan zituzten aukeran. Bihar, meza eta pintxoak izango dituzte aukeran, eta, etzi, Ibai Amillategi, Aitor Etxebarriazarraga eta Ander Elortegiren bertso saioaz gozatuko dute.
Zapatuan, herriko kuadrillen arteko paella txapelketan elkartuko dira, eta domekan dantzez eta Saragiaren hiletaz gozatu ahalko dute; antzezlana antzezten duten 100. aldia izango da.