Nabarnizko Zaldi Proben 52. aldia, asteburuan
52. Zaldi Probak egingo dituzte Nabarnizen, zapatutik astelehenera bitartean. Kinttopekoa eta proba orokorra lehiatuko dituzte.
Nabarnizek herri kirolez jantziko da aste amaieran; izan ere, 52. Zaldi Probak egingo dituzte zapatua eta astelehena bitartean. Herrian zaletasun handia daukaten probak dira, haatik bere edizio kopuru handia. Asteburuan eta astelehenean Busturialdeko eta Lea-Artibaiko parte hartzaileak zein baino zein gehiago ibiliko dira; horrez gain, Bizkaiko beste eremu batzuetako lehiakideak eta Espainiar Estatutik bertaratutakoak ere ariko dira Nabarnizen.
Asteburuko probak kinttopekoak ipiniko ditu abian. Zapatuan, 20:00etatik aurrera, lau parte hartzaile neurtuko dira norgehiagoka horretan: batetik, etxean lehiatuko duen Etxebarria nabarniztarrak; bestetik, Rafa Alegria bermeotarra; horiez gain, Lea-Artibaiko partaidetza ordezkatuko duten Berrituko Belaustegik eta Aulestiko Ibekohondok parte hartuko dute.
Domekan eta astelehenean, ostera, proba orokorra lehiatuko dute. Domekan, 18:30ean hasiko dira probak: Lemoizko Pastorena, Mungiako Goieta taberna eta Samanoko (Kantabria) Jose Iturriaga izango dira lehiakideak. Astelehean, berriz, Nabarnizko Nabarniz jatetxea, Aulestiko Koba eta Gamiz-Fikako Gartzia Anaiak arituko dira, 21:00etan hasita. Nabarnizko Zaldi Proben azken aldietako garaileak aurten ere lehian ibiliko den Nabarniz jatetxea, iaz, eta Maumako Baraizarra dira.