Sexu eskubide arloko nazioarteko adituek Batzarretxea bisitatu dute
Eusko Legebiltzarrak babesten duen ‘Osasuna eta sexu eta ugalketa eskubideak, krisi humanitarioak eta nazioarteko lankidetza’ solasaldiko 30 aditu hartu ditu Batzarretxeak.
Sexu eskubideei buruzko nazioarteko konferentzia bateko partaideek Gernika-Lumoko Batzarretxea bisitatu dute gaur. Osasuna eta sexu eta ugalketa eskubideak, krisi humanitarioak eta nazioarteko lankidetza izeneko nazioarteko konferentzia bateko partaideak izan dira bisitariak, Europako herrialde askotatik bertaratutakoak; tartean Ukrainatik, Finlandiatik edota Herbeeretatik hurreratu dira udalerrira.
Europako hainbat naziotako pertsonek Ukrainako gerraz eta sexu indarkeria arma moduan erabiliz kontinente osoan berriro urratzen ari diren nazio eta nazioarteko garapen politiketan jasotako sexu eskubidei buruz eztabaidatu ahal izan dute egunotan Gasteizen. Solasaldi Parlamenarioan, hain zuzen ere, Europako parlamentariak, NBEko agentzietako, mundu akademikoko eta gizarte zibileko adituak egon dira, eta horiek dira, hain justu, gaur Batzarretxea bisitatu dutenak.
Hala, Petra Bayr Sexu eta Ugalketa Eskubideei buruzko Europako Foro Parlamentarioko presidenteak adierazi du foroaren betebeharra dele genero berdintasuna bultzatzea: “Europako Foroa garen aldetik, beharrezko energia eta boterea eskaintzen diegu guztiei euren parlamentuan genero berdintasuna lortzeko, hemen eta munduan bizitza ona eskaini dezaten”.
Hain zuzen ere, Sexu eta Ugalketa Eskubideei buruzko Europako Foro Parlamentarioak, Euskal Autonomi Erkidegoko Populazioak, Garapena eta Sexu Ugaltze Eskubideei buruzko Taldeartekoak eta Espainiako hainbat eskualdetako pertsonak eta familia plangintza elkarteek osatutako SEDRA-FPFE erakundeak antolatutako topaketari amaiera emateko bisita izan da gaurkoa, Eusko Legebiltzarrak babestutakoa.
Batzarretxera egindako bisitan, taldeak Bizkaiko Parlamentuko areto nagusiak ezagutu ahal izan ditu, eta, Batzarretxeko lehendakariagaz batera, geldialdia egin dute Arbola Zaharrean eta Gernikako Arbolan. Bayrrek, gainera, Batzarretxeko ohorezko liburuan sinatu dute.