Lizeo Antzokiko eserlekuak aldatuko ditu udalak
Aldaketagaz, hamabi eserleku gutxiago egongo dira, 344 aulki izatetik 332 izatera igaroko baita eraikina. Inbertsio kulturalak 62.267,08 euroko aurrekontua du, 140 euro dira besaulki bakoitzeko.
Lizeo Antzokiko 344 jarlekuak aldatuko ditu Gernika-Lumoko Udalak. Gaur egun, antzokiko eserlekuak ez daude egoera onean, eta horiek aldatzeko erabakia hartu du udal gobernuak. Izan ere, duela 20 urte jarritako aulkiak dira. Zehaztu duenez, laster hasiko dira obrekin.
Aldaketagaz, hamabi eserleku gutxiago egongo dira, 344 aulki izatetik 332 izatera igaroko baita eraikina. Aldaketa horregaz, mugikortasun arazoren bat duten pertsonentzako iriste erraztasuna hobetu gura du udalak, baita herritar guztientzako areto erosoa bihurtu ere.
Inbertsio kulturalak 62.267,08 euroko aurrekontua du, 140 euro dira besaulki bakoitzeko, gutxi gorabehera.