Asko jaitsi da aurten Sukalki Eguneko parte hartzea; 2019an, 111 kazola aurkeztu zituzten txapelketara, aurten, baina, 51 kazola izan dira aurkeztu dituztenak. Hori bai, 2019ko irabazle berbera izan da aurtengoa: Lau Haizetara izeneko kazola.
Kazola gutxiago bai, baina, eguraldia lagun, giro bikaina egon zen atzo Talan, eta bermeotarrek lagun eta familia artean igaro zuten eguna. Goiz-goizetik hasi ziren suak pizten, okelaz eta patataz egindako gisatua prestatu behar baitzuten. Ohi legez, adin guztietako kuadrillak batu ziren bertan.
15:00etarako kazola guztiak aurkeztuta egon ziren, eta 17:00etan banatu zituzten sariak. Ondoren, fanfarria ibili zen Talatik, Xixili aurretik zela herrigunerako bidea hartu aurretik.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.