Andra Mari eguna giro ederrean ospatzen ari dira
Andra Mari eguna da gaur, eta askotariko ekintzez gozatzeko aukera dute Busturialdeko herritarrek. Bermeon, Muruetan, Gorozikan, Nabarnizen eta Kanalan ondo pasatzeko aukerarik ez da falta.
Andra Mari eguna da gaur, egun handia Busturialdeko hainbat eta hainbat herritan. Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak ospatzen ari dira Bermeon, eta andramariak Muruetan, Nabarnizen, Kanalan eta Gorozikan. Hamaiketakoan, herri bazkarian, dantza artean, rifa eta bolo txapelketan… askotariko ekintzek batu dituzte gaur herritarrak, eta festez gozatzeko aukera edukiko dute asteburuan ere.
Atzotik hilaren 16ra arte mahoizko arropak kendu barik ibiliko dira bermeotarrak. Xixiligaz parranda botatzeko aitzakiarik ez dute falta, baina, tradizioak agindu legez, Almikara hurbildu dira gaur eguerdian, oinez zein autoz.
Ohitura den modura, meza entzun dute, eta protokoloak agintzen duen ekitaldia izan dute, ostean. Hala, ohorezko aurreskua dantzatu du udalbatzak eta Bermeoko Erraldoien Konpartsaren ekitaldiaz gozatu dute bertan bildutakoek. Gainera, Xixiligaz argazkiak ateratzeko eta bere ilehoriak “hartzeko” denbora ere eduki dute, “horrek zorte ona dakarrela sinetsita”.
Muruetan, mezatik irten eta ohiturazko ohorezko aurreskua dantzatu ostean, muruetarrak bolo jokoan eta errifa egiteko batu dira elizaren aurrean eguerdian. Arratsaldeko desafioa izango da eguneko ekitaldi nagusietakoa: Gernika Rugby Taldeko zein Murueta Sokatira Taldeko kideak eta asto bat ariko dira zein baino zein gehiago.
Kanalan ere mezan elkartu dira, eta meza ostean herri bazkaria eduki dute frontoian; 50 lagun inguru batu dira jai giroan. Arratsaldean, baina, jende gehiago espero dute, Kanalako Pala Txapelketako finalerdiak lehiatuko baitituzte.
Gorozikan eta Nabarnizen, berriz, meza nagusian elkartu dira bizilagunak goizean, eta, horren ostean, hamaiketako herrikoia egin dute batean zein bestean. Arratsaldean, nabarniztarrak mus eta briska txapelketak lehiatuko dituzte txokoan, eta morokil jana egingo dute iluntzean. Roberto eta Idoia trikitilariak arduratuko dira, hain zuzen ere, giroa alaitzeaz.
EGITARAUAK:
Gorozika (Muxika)
Bihar.
– 11:30. Herriko arimen aldeko meza nagusia.
– 12:00. Hamaiketako herrikoia.
Zapatua. Irailak 10.
– 11:00. Inguruneak ezagutzeko familentzako ibilaldia.
– 13:00. Triki-poteoa.
– 18:00. Umeen jolasak.
– 21:00. Afari herrikoia.
– 23:00. Su artifizialak.
– 23:30. Erromeria Kittu taldeagaz.
– 04:00. Txokolatada.
Domeka. Irailak 11.
– 13:00. Triki-poteoa.
– 17:30. Briska Txapelketa (izen ematea: 10 euro bikoteko).
– 20:00. Txokolatea denontzat.
– 20:30. Jaiei amaiera emateko traka ikusgarria.
Kanala
Gaur. Andra Mari eguna.
– 18:30. Pala Txapelketako finalerdiak.
Bihar.
– 17:00. Zinta lasterketa eta umeen jolasak.
– 19:00. Pala Txapelketako finala.
– 20:30. Arteagako abesbatzaren emanaldia.
– 21:00. Herri afaria.
– 22:30. Kontzertua: Naia, Argi eta Jasone.
– 23:30. Karaokea.
Zapatua. Irailak 10.
– 10:30. Kalejira.
– 19:00. Mozorro desfilea.
– 21:00. Bokatak salgai.
– 22:00. Gau musikatua.
Domeka. Irailak 11.
– 11:00. Meza
– 11:30. Paella eta tortilla txapelketetarako izen ematea.
– 12:00. Kanala dantza taldearen emanaldia.
– 13:00. Hamaiketako herrikoia.
– 14:30. Paellen eta tortillen txapelketaren aurkezpena.
– 15:00. Sari banaketa.
– 18:00. Pilota partidua.
Murueta
Gaur. Andra Mari eguna.
– 19:00. Gernika Rugby Taldearen, Murueta Sokatira Taldearen eta asto baten arteko desafioa..
Bihar.
– 12:00. Meza, hildakoen omenez.
– 13:00. Hamaiketakoa.
– 14:00. Bingoa.
– 18:00. Umeentzako jolasak.
.- 19:00. Mus arina. Izen ematea: 10 euro bikoteko.
– 22:00. Gau Argi erromeria.
– 00.30. DJ Giorgio.
Zapatua. Irailak 10.
– 11:30. Paella txapelketan parte hartzeko izen ematea.
– 13:00. Kantu kantariren musika eta kantuak.
– 14:00. Paellen aurkepena eta sari banaketa.
– 17:00. Tortilla txapelketarako izen ematea.
– 19:00.Tortillak aurkeztu eta sari banaketa.
– 21:00. Play back lehiaketa. Bi kategoria: umeenta eta nagusiena.
– Ondoren, DJ Giorgioren saio musikatua.
Domeka. Irailak 11.
– 11:30. Eliz ospakizuna.
– 12:30. Urdaibai Dantza Taldearen erakustaldia.
– 13:30. 2022ko Euskadiko aizkolari gazteen txapelketa eta aizkolaro helduen erakustaldia.
– 15:00. Jaien amaiera.
Nabarniz
Gaur.
– 18:00. Mus eta briska txapelketa, txokoan.
– 20:00. Morokil jana, Nabarniz jatetxean zehar.
– 20:30. Roberto eta Idoia trikitilariak.
Bihar. Andra Mari bigarrena.
– 12:00. Meza.
– 13:00. Txantxiku txapelketa, plazan.
– 18:00. Umeen jolasak.
– 22:00. Kontzertuak: Beraz, The Potes eta DJ Ramix.
Zapatua. Irailak 10.
– 15:00. Herri bazkaria, mozorrotuta, herriko tabernetan.
– 18:00. Zirku eskola, plazan.
– 21:00. EinGo! taldea.
Domeka. Irailak 11.
– 13:00. Meza.
– 13:30. Kabelinatxe.
– 17:00. Esku pilota partiduak frontoian.