Busturialdeko Itaiak etxeratze kolektiboak antolatu ditu Andra Mari eta Santa Eufemia jaietarako
Etxeratze kolektiboetan parte hartu gura dutenek 638 91 37 64 telefono zenbakira idatzi beharko dute.
Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak hastear daude, eta Busturialdeko Itaiak etxeratze kolektiboak antolatu ditu, Gernika-Lumoko jaietan egin modura.
“Emakume langileok babesgabetasun egoera baten aurrean gaude, eta jai giro kapitalistan egoera hau bortitzagoa bihurtzen da. Ikusi baino ez da egin behar udan, jai giroan eman diren mota desberdinetako erasoak. Horren aurrean erasoei aurre egiteko, eta baita ere, gure babeserako bitartekoak sortzea garrantzitsua da”, azaldu dute Itaiako kideek. Modu horretan, etxerako buelta, “modu antolatu batean” bermatu gura dute, egoera horretan eman ahal diren erasoak saihesteko. Indarkeria matxistari aurre egiteko antolatzea dute helburu.
Hala, etxeratze kolektiboan parte hartu gura dutenentzako telefono zenbaki bat erraztu dute; interesa daukatenek 638 91 37 64 telefono zenbakira mezu bat bidali beharko dute. Herritarrak animatu dituzte etxeratze kolektiboan parte hartzera.