Odola ematea "beharrezkoa eta segurua" delako, odola ematera joateko deia egin du Odolkideak taldeak
Udan odol erreserbak gutxitu egiten dira, eta erreserba horiek betetzea "garrantzitsua" dela eta, odola emateko deia zabaldu du Gernika-Lumoko Odolkideak taldeak.
Eman odola, nigan bizi lelopean, Osakidetzak, Euskadiko Odol Emaileak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak odola ematera deitu ditu herritarrak, “beharrezkoa eta segurua” delako.
Udan odol erreserbak gutxitu egiten dira, eta erreserba horiek betetzea “garrantzitsua” dela azpimarratu dute, beraz, hori egiteko deialdia zabaldu du Gernika-Lumoko Odolkideak taldeak: “Udan be eman egin behar da, ahaztu barik”.
Hori dela eta, hamaika aukera daude horretarako. Irailaren 5ean eta irailaren 12an, 09:15etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara bitartean egongo da odola emateko autobusa Gernika-Lumoko Foruen plazan; irailaren 10ean, berriz, goizez bakarrik bertaratuko da, 09:15etik 14:00etara arteko ordutegian. Bermeon, aldiz, Lameran jarriko dute autobusa, irailaren 23an eta 24an; barikuan, 09:30etik 13:45era eta 16:30etik 20:45era egongo da odola emateko aukera bertan, eta, zapatuan, berriz, 09:30etik 13:45era artean.
Lea-Artibain, Ondarroara ailegatiko da autobusa irailaren 1ean, Itsas aurre pasealekuan geldituko da, 17:00etatik 20:30era bitartean. Gero, Markina-Xemein bisitatuko du, irailaren 13an, eta 16:45etik 20:45era arteko ordutegian eman ahalko da odola plazan. Lekeition, berriz, irailaren 23an egingo du geldialdia, Independentzia plazan, 10:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era artean.