Badatoz sanantolinak Gautegiz Arteaga girotzera
Ohiko ekitaldiek hartuko dute aurten Gautegiz Arteaga: pilota partiduek, tortilla txapelketak, mozorro egunak, eta San Antolin ermitako ospakizunak, besteren artean.
San Bartolome jaien lekukoa hartuko dute eguenean San Antolin festek. Herri txikian jai handiak egiten dituztela erakutsiko dute, beste behin, gautegiz arteagarrek, eta jaiak hasteko gogotsu daude. Ohiko ekitaldiek hartuko dute aurten Gautegiz Arteaga: pilota partiduek, tortilla txapelketak, mozorro egunak, eta San Antolin ermitako ospakizunak, besteren artean.
Jaien egutegia eguenean hasiko da, San Antolin bezperan, Artie Dantza Taldearen eskutik; izan ere, dantza herrikoien erakustaldia eskainiko dute iluntzean.
EGITARAUA
Bihar, eguena. Bezperada.
20:00. Dantza saioa Artie Dantza taldearen eskutik.
Ostean. Txupinazoa.
21:00. Trikipoteoa EinGo taldeagaz.
Etzi, barikua. Antolin Deunaren Eguna.
11:00. Elkarregaz Antolin Deunaren ermitara.
12:00. Meza.
14:00. Jaitsiera eta kalejira.
Ostean. Apar jaia.
15:00. Triki erromeria.
18:00. Esku pilota partiduak.
21:00. Kontzertua: Txoriburu produktions.
Ostean. Erromeria Joseinarekin.
Irailak 3, zapatua. Tabernazarre eguna.
12:00. Tortilla txapelketan izen ematea.
Ostean. Puzgarriak eta jokoak gaztetxo eta ez hain gaztetxoentzat.
14:00. Tortillen aurkezpena.
Ostean. Herri bazkaria.
17:30. Erromeria goizaldera arte: Dantzatzeko prest eta Oihan Vega.
20:00. Gau tematikoa: Far West. Haur, gaztetxo eta nagusien mozorro desfilea.
Irailak 4, domeka.
11:00. Umeen jolasak.
13:00. Bizkaiko lokotx biltze txapelketa eta herri kirolak.
20:00. Dantza ikuskizun saioa Aukeran taldeagaz.
21:30. Euskal musika kontzertua Ut! taldeagaz.