Sexare aholkularitza zerbitzua Artekale kaleko 8. zenbakian eskainiko dute
Zerbitzua jasotzeko, 644 89 86 61 telefono zenbakira deitu, sexare@gernika-lumo.eus helbide elektronikora idatzi edota Artekale kaleko bulegora joan beharko da. Aurrez aurreko zerbitzua martitzenero eskaintzen dute, 18:00etatik 19:30era bitartean.
Gernika-Lumoko Sexare aholkularitza zerbitzuaren bulegoa lekualdatu dute, eta Kultur Etxeko Gazte Informazio Bulegoan ematen zen zerbitzua Artekale kaleko 8 zenbakian eskainiko dute orain, Euskaltegiko eraikinaren 3. solairuan.
Hori horrela, sexua eta sexualitatearen bizipenerako modu onuragarriak bilatzeko doako eta isilpeko zerbitzua Artekale kalean egongo da orain, eta Sexologia Orientazio Zerbitzua izateko aukera eskainiko die gernikarrei.
Gazte, heldu zein profesionalentzako aholkularitza zerbitzua da, herritarrek dituzten jakinmin, ondoezin edota galderak argitzeko balio duena. Sexare udal zerbitzuagaz, Gernika-Lumoko herritarrei modu partikularrean ezagutzen eta onartzen laguntzen dietela azaldu dute arduradunek, baita herritarrekin harremanak izateko modu onuragarrienak bilatzen laguntzen dietela ere.
Zerbitzua jasotzeko, 644 89 86 61 telefono zenbakira deitu, sexare@gernika-lumo.eus helbide elektronikora idatzi edota Artekale kaleko bulegora joan beharko da. Aurrez aurreko zerbitzua martitzenero eskaintzen dute, 18:00etatik 19:30era bitartean, eta bulegora bertaratu ezin direnentzat onlineko edota telefono bidezko arreta mantenduko dute.