Nazioarteko folkloreak hartu du Gernikako Batzarretxea
Portugaleteko Nazinoarteko 47. Folklore Jaialdiko parte hartzaileek Bizkaiko Batzar Nagusien egoitza ofiziala bisitatu dute gaur.
Portugaleteko Nazioarteko 47. Folkore Jaialdian parte hartzen ari diren taldeek Gernika-Lumoko Batzarretxea bisitatu dute gaur. Foru parlamentua mundu erdiko kulturen topagune bihurtu da, izan ere, Ginea Bissautik, Boliviatik, Georgiatik eta AEBetako New Orleansetik etorritako eta Portugaleteko elkarteko 30 artistek osatu dute bisitari taldea.
Atzo hasi zuten jaialdia, eta musika eta dantza horiekin bete dute gaur Batzarretxea. Udalerrira hurreratu diren herrialde guztietako folklorea zabaltzen ia mende erdiko lana egin du Portugaleteko jaialdiak. Musika eta tradizioa ezagutzeko balio izan du jaialdiak, baita euskal kultura kanpoan erakusteko ere, “nazioarteko talde horiek Bizkaira egindako bisitaren bidez jaso duten ezagutzari esker”. Izan ere, Gernikako Batzarretxeak ezkutatzen dituen altxorrak ezagutaratzeko eta euskal mugetatik enbaxadoreak erakartzeko bisita izan da.