Gautegiz arteagarrak Santanderrera joango dira hilaren 23an
Helduen Elkarteak antolatu du irteera, eta zehaztu du joan gura dutenek apirilaren 13a aurretik izena eman beharko dutela.
Gautegiz Arteagako Helduen Elkarteak Santanderrera joateko irteera antolatu du hilaren 23rako (zapatua). Eta, joan gura dutenek, barikura artko epea dute izena emateko. Horretarako, kultur etxean izena eman beharko dute, 10:00etatik 13:00etara bitartean.
Uztailaren 23an 08:30ean aterako dira Santanderrerantz, eta bidean gosalduko dute. 12:00etan Itsas Museoa bisitatuko dute, eta, 14:30ean, Hotel Silken Coliseumen hartu dute bazkaltzeko hitzordua. Arratsaldeko plana bazkaldu ostean erabakiko dutela gaineratu dute.