Mundakak 1. frontenis txapelketa hartuko du uztailaren 24tik 29ra artean
Hilaren 24tik 29ra, Mundakako 1. frontenis txapelketa egingo dute. 24 bikotek izena eman dute, eta antolatzaileek ezarritako parte hartzaile kopurua bete egin da. Lehen bi sailkatuek sariak izango dituzte, eta zozketa bi ere egongo dira.
Uztailean Mundakako 1. frontenis txapelketa egingo dute. Mundakako kirolari talde batek antolatu du lehiaketa horren estreinako aldia, eta herrian kirolarekiko eta, hain zuzen ere, frontenisarekiko zaletasuna bultzatzea da, aisialdiko jarduerak sustatzen jarraitzeaz gain. Mundakako Udalaren babesa ere izan dute antolatzaileek. Frontenis txapelketa hilaren 24a eta 29a bitartean egingo dute. Finalera heltzen diren bi bikoteek sariak jasoko dituzte: irabazleak eta txapeldunordeak. Horrez gain, antolakuntzatik aurreratu dute zozketa bi ere egongo direla.
Txapelketan izena emateko epea, hasieran, barikura artekoa zen arren, jadanik izen emate muga bete dute: 24 bikotek jokatuko dute txapelketa. Bikoteko, hamar euro ordaindu behar izan dituzte; diru horregaz, sariak erosiko dituztela aurreratu dute antolakuntzatik. Txapelketari buruzko informazio gehiago izateko, 688887193 telefono zenbakira edota @mundakafrontenis instagram kontura jo daiteke. Udalagaz batera, antolatzaileek txapelketa antolatzen lagundu duten eragileei eskerrak eman dizkie; Eroski, Flow Mundaka surf denda eta Los Txopos taberna dira, hain zuzen ere.