Artilea zelan landu irakatsiko dute Natxituan
Artilea lantzeko tailerra egingo dute Natxituko Nana ortuan, hilaren 14an. Artileagaz fieltroa egiteko teknikak landuko dituzte parte hartzaile denen ekarpenekin. Izena emateko azken eguna hilaren 11 izango da, eta tailerraren iraupena, aldiz, zortzi ordukoa.
Uztailaren 14an, artilea lantzeko tailerra egingo dute Natxituko Nana ortuan. Zortzi orduko ikastaroa izango da, eta bertan, besteak beste, ardi latxaren artiletik fieltroa zelan egin irakatsiko dute; horrez gain, fieltratzeko denetariko prozedurak landuko dituzte eta 3D formak egiten ere irakatsiko dute, batik bat, esferak. Era berean, bertaratzen direnek aukera paregabea edukiko dute norbere ideiak, esperientziak eta, oro har, jakintza partekatzeko.
Tailer horretarako izen ematea astelehena, hilaren 11, orduko egin beharko da. Izen ematea 60 eurokoa da, baina parte hartzaileek 50 euroko kopurua ordaindu beharko dute, artilea etxetik eroanez gero. Bestalde, antolatzaileek aurreratu dute Elantxobeko, Eako edota Ibarrangeluko herritarrek hamar euroko deskontua izango dutela izen ematerakoan. Informazio edota argibide gehiago gura duenak 622371737 telefono zenbakira deitu dezake.