Bermeoko Jaiak iragarriko dituen kartela bozkatzeko epea zabaldu dute
Bermeotarrek hiru kartel finalisten artean aukeratu beharko dute Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak iragartzeko kartela. Uztailaren 11a (astelehena) da botoa emateko azken eguna.

Bermeotarrek 2022ko Andra Mari eta Santa Eufemia jaien kartel irabazlea aukeratu ahal izango dute beraien botoen bidez. Epaimahaiak hiru kartel finalista aukeratu ditu: Alkarregaz, Festixili eta Zure adatsetan nahastu naz berriro. Orain, herritarren txanda da, eta gustukoena aukeratu beharko dute.
Bozkatzeko azken eguna uztailaren 11 (astelehena) izango da, 20:00ak arte. Gizarte eta Kultura Etxean jarri duten kutxan edo Internet (https://forms.gle/LovLtvrsDfw9J9Yz5) bidez eman daiteke botoa. Kutxan jasotako botoek %70eko balioko dutela azaldu dute, eta Internet bidez jasotakoek %30.
Epaimahaiak balioan jarri du aurten jasotako lanen maila, 11 kartel proposamen jaso dituztela gaineratuta.
Bermeoko Udaletik azaldu dutenez, uztailaren 12an (martitzena) emango dute jakitera zein da aurtengo jaiak iragarriko dituen kartela.