Bizkaiko Batzar Nagusien erakusketa Bermeora iritsi da
Bermeo da erakusketako azken geltokia. Uztail guztian zehar egongo da erakusketa Bermeoko Lamera parkean.
Bizkaiko Batzar Nagusiak, ezagutuz erakusketa ailegatu da Bermeoko Lamerara, eta uztaila osoan egongo da bertan. Erakusketa ibiltari horren azken geldialdia da Bermeo, eta kostako herrian Europako sistema parlamentario demokratiko zaharrenetakoaren garrantzi historiko, sozial, kultural eta politikoa erakustea izango da hainbat panelez osatutako bildumaren helburua.
Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari Ana Otadui eta Bermeoko alkate Aritz Abaroak inauguratu dute erakustaldia gaur goizean. Otaduik eskerrak eman dizkio udalari, erakustaldia Lameran jartzen uzteagatik. 12 panel handik osatzen dute erakusketa, eta Batzar Nagusiek erakunde moduan duten eskumenen egitura zabala azaltzen du, baita erakundearen kultur ondarea zein den ere: Batzar Nagusien lau egoitzen zeharkako ibilbidea egiten du erakusketak.
Otaduik Bermeok historikoki Bizkaian izan duen garrantzia azpimarratu nahi izan du gaur. Gogoratu du Bermeok Bizkaiko Buru titulua izan zuela 1476 eta 1602 urteen artean, eta, ondorioz, Bermeoko herriak pribilegio batzuk zituela; besteren artean, Batzar Nagusietan lehel botoa eta jesarlekua zeukala gogoratu du.
Beste alde batetik, Abaroak erakusketa hauen garrantzia nabarmendu du. Erakusketa hauen bidez, herritarrek politikarien lana hurbilagotik ezagutzeko aukera eskaintzen dutela azaldu du, eta, ondorioz, hauenganako konfiantza sistema bat sortu daitekela esan du.