Busturialdeko auzoetara ere San Pedro jaiak iritsiko dira datorren astean
Lumotarrentzat jai bereziak dira sanpedroak, eta egitarau zabala daukate. Marmiz eta Zarrabenta auzoetan ere zer ospatu daukate mendatarrek. Bermeon, santua aterako dute kalera.
San Joan jaiak ari dira ospatzen leku askotan, gaur baita santuaren eguna, baina beste batzuetan sanpedroen zain daude. Herrietan ez ezik, auzoetan ere jaiak ospatzen dituzte, oraingoan, lumotarren txanda da. Mendatarrek, berriz, Marmizen eta Zarrabentan ospatzen dituzte sanpedroak.
Eguaztenean, San Pedro Egunez hasiko dituzte jaiak Lumon, nahiz eta egitaraurik zabalena astebururako utziko duten. Gustu eta adin guztietarako jarduerak antolatu dituzte, auzotarren gozamenerako. Hala, besteak beste, umeentzako jolasak, dantzak bazkaria,… izango dira aukeran. Ez dira faltako ohiko idi probak, honakoek parte hartuko dute: Kamiñoko Erretegiak (Murueta), Alegria (Bermeo) eta Lopategik (Mungia).
Mendatarrek Marmiz eta Zarrabenta auzoetan ospatuko dituzte jaiak, uztailaren 2an (zapatua) Marmizen batuko dira, eta hurrengo egunean, uztailaren 3an, berriz, Zarrabentan jarraituko dute ospakizunekin. Mendatarrek atsedenik hartzeko aukerarik ez dute edukiko, beraz, hurrengo asteburuan.
San Pedro arrantzaleen santua izanik, Bermeon Arrantzaleen Kofradiako Eguna ospatuko dute, pandemia aurretik egin modura. Goizean, udalbatzak kofradiako zuzendari batzordea agurtuko du; ostean, Alde Zaharretik eta portutik irtengo da prozesioa.
EGITARAUAK
Bermeo
Ekainak 29, eguaztena, San Pedro Eguna.
Goizean, Bermeoko Udalbatzak Arrantzaleen Kofradiako presidentea eta zuzendari batzordea agurtuko ditu.
Ondoren, San Pedroren prozesioa, Alde Zaharrean eta portuan.
Lumo
Ekainak 29, eguaztena, San Pedro Eguna.
11:45. Jaien hasierako txupina.
12:00. Meza abestua (Irene Ojangurenek eta Eskolakristo Musika Elkarteak abestuko dute, Itxaso Aranak joko du, berriz, organoa).
Uztailak 2, zapatua.
09:00. Mendi martxa. Helmugan parte hartzaileentzako hamaiketakoa egongo da eta horren ostean, trikipoteoan batuko dira.
17:00. Skate pistak, jolasak eta ikastaroa, Rueditasen eskutik.
17:30. Herri kirolak eta ur jolasak, URE elkartearen eskutik.
18:30. Apar jaia. Ostean, txokolatea.
20:00. Diskofesta Xaiborregaz.
Uztailak 3, domeka.
13:00. Meza.
13:45. Elai-Alaiko gaztetxoen dantza erakustaldia.
14:30. Herri bazkaria. Gaur da izena emateko azken eguna. Prezioa: 15 euro. Txartelak, salgai: Zallo Barri jatetxean, Mapfren, Ares gozotegian eta Arriza kafetegian.
Ondoren. Bertsolariak: Onintza Enbeita, Ibai Amillategi eta Koldo Gezuraga.
17:00. Mus txapelketa. 20 euro bikoteko. Egunean bertan izena eman behar da txosnan, 15:30etik eta 16:30era bitartean.
18:00. Idi probak: San Pedro Saria, Aixerrota azpi txokoak antolatuta.
Ostean. Azken txupina.
Mendata
(Marmizen)
Uztailak 2, zapatua.
11:00. Hamaiketakoa, poteoa, umeentzako jolasak eta Arratzuko Otxotearen emanaldia.
14:00. Herri bazkaria. Txartelak ekainaren 27ra arte eskuratu daitezke, Artape Tabernan, udaletxean edo Marmiz auzoan. Prezioa: 25 euro.
17:00. Mus eta briska txapelketak.
(Zarrabenta)
Uztailak 3, domeka.
12:00. Meza, San Pedro baselizan. Mezaren ostean, ardoa eta gailetak dastagai, trikitilariek girotuta.
Ondoren. Bazkaria Zarrabentako txokoan. Txokoan dagoen kartelean izena eman behar da.