100 lagun inguru elkartuko dira zapatuko senidetze bazkarian
Antolatzaileek adierazi dute oraindik ere izena emateko aukera dagoela eta bertaratu gura dutenek 665 73 02 87 telefono zenbakira whatsappa bidali edota deitu beharko dutela.
Euskal Herriko eta Australiako kulturen arteko harremana sendotzeko eta Australiara lanera joan ziren euskaldunen lanari buruzko informazioa ezagutarazteko eta zabaltzeko helburuekin sortu zuten 2018an Euskal Australiar Alkartea. Helburu hori betetzeko asmoz, australiar eta euskadunen arteko senidetasun bazkariak antolatu izan dituzte –2018an eta 2019an–, eta aurten ere batzeko asmoa dute. Hain zuzen ere, 100 lagun inguru elkartuko dira zapatuan, Gernikako Zallobarri Jatetxean.
Antolatzaileek adierazi dute oraindik ere izena emateko aukera dagoela eta bertaratu gura dutenek 665 73 02 87 telefono zenbakira whatsappa bidali edota deitu beharko dutela.
Euskal Australiar Alkarteko kideek parte hartzeko deia egin diete herritarrei, Australian egon zirenei, etorri zirenei eta bi kulturei buruz jakin nahi duen edonori. Izan ere, Teresa Gabiola elkarteko kideak adierazi dutenez, asko izan ziren Busturialdetik eta Lea-Artibaitik Australiara joan zirenak eta urteak igarota herrira bueltatu zirenak.