Bermeotarrek eskaintza kultural zabala izango dute uda honetan
Ekainean hasi eta abuztura arte izango diren kultur ekimenak aurkeztu ditu udalak. Adin eta gustu guztietarako ekimenak egongo dira aukeran
Bermeoko Udalak uda honetarako prestatu duen eskaintza kultural zabala aurkeztu du. Azkenengo bi udetan ekintzak antolatzerai utzi ez badiote ere, garaiko egoerara moldatutako ekimenak izan zirela gogorarazi dute. Udaletik aitortu dute «pozik» daudela, aurton «normaltasunez» antolatu ahal dituztelako ekimen kulturalak.
Bermeoko kultura zinegotzi Alazne Zumetak adierazi duenez, pandemiaren osteko lehen uda honetan, «eskaintza polita» antolatu dute: «Herriko taldeekin elkarlanean, adin eta gustu guztietara bideratutako ekintzak izango ditugu». Izan ere, jai ezberdinak, antzerkiak, kirola, azokak edota jaialdiak antolatu dituzte, ekainetik abuztura bitartean.
Bermeotarrak «gogotsu» ikusten direla onartu du Zumetak. Udan herritarrek kultur ekintzetara animatzeko jarrera erakusten dutela dio Zumetak, eta aurton ere horrela izatea espero du.
Eskaintza zabal honen helburuetako bat da Bermeoko Alde Zaharrari «bizitasun handiagoa» ematea. Hala, helburu horri eutsiz, uztaileko eguazten eta barikuetan ekimen desberdinak antolatuko dituzte Alde Zaharrean. Eguaztenetakoak etxeko txikienei zuzenduta egongo dira; barikuetakoak, gazte eta nagusiagoentzako pentsatuta daude.
San Juan Sua.Bermeotarrek ekaineko Bermeon Zer aldizkariagaz batera, San Joan Suagaz lotutako gutunazal bat jaso dute, eta herritar askok galdetu dute zertarako den. Azaldu dute San Joan Sura plastikoa botatzea ekidin gura dutela. Hala, sura bota gura dena paper horren barruan egiteko deia egin dute.
Egitaraua.