Maialen Basterrak irabazi du Ezetz Jakin lehiaketako maiatzeko saria
Zozketaren bidez ematen den bigarren saria, berriz, Rosa Mari Maguregirentzat izan da.
Gernikako Berbalagun taldeak atzo eman zituen Ezetz Jakin lehiaketako maiatzeko sariak, eta, Maialen Basterra da hilabete honetako sariduna. Irabazteagatik, 80 euroko bono saria eskuratu du, eta udalerrian gura duen lekuak erabili ahalko du.
Partaide guztien artean, zozketaren bidez ematen den bigarren saria, berriz, Rosa Mari Maguregirentzat izan da, eta 20 euroko bonoa eskuratu du.
Ekaineko Ezetz Jakin lehiaketa ere martxan dago, eta arduradunen berbetan, galderak euskarari buruzkoak, kirol arlokoak eta San Juan jaiei buruzkoak izango dira: “Jaso galdetegia eta ea hurrengo sariduna zu zaren”.