Gernika-Lumoko jaietarako kartel lehiaketan parte hartzeko epea luzatu dute
Ekainaren 14a izango da lanak aurkezteko azken eguna.
Abuztuaren 14tik 18ra bitartean ospatuko diren Andra Mari eta San Roke jaietarako kartelen lehiaketarako izen ematea ekainaren 14ko 14:00ak arte luzatu du kultur etxeak.
Gernika-Lumoko Kultur Etxean bertan batuko dituzte proposamenak, astelehenetik barikura, 09:00etatik 20:00etara. Lanak posta ziurtatu bidez ere bidali ahal izango dira hurrengo helbidera: Gernika-Lumoko Kultur Etxea, Foru plaza 2, 48.300 Gernika-Lumo. Epaimahaiaren erabakia ekainaren 30ean argitaratuko da, eta irabazleak 500 euroko saria jasoko du.
Nahi duten sortzaile guztiek parte hartu ahal izango dute lehiketan, eta artista bakoitzak egokitzat jotzen dituen lan guztiak aurkeztu ahal izango ditu. Ezinbestekoa da lan horiek originalak eta argitaratu gabekoak izatea.
lan guztiek izenburu bera eduki behar dute, derrigorrez agertu beharrekoa: Gernikako Jaiak. Abuztuak 14-18. Kartelen diseinuan egileek nahaiago duten teknika eta kolorea erabil ditzakete, hala ere, neurri zehatz bat izan beharko dute: 65×45 zentimetro. Bertikalean aurkeztu beharko dira, eta hiru formatu digitaletan (diseinuan erabilitako jatorrizko formatua duen jpg-a, mega 1eko jpg-a eta bereizmen handiko pdf-a).
Epaimahaiaren erabakia jakinarazita, aurkeztutako lan guztien erakusketa egingo da, betiere aipatutako baldintzak betetzen badituzte, kultur etxeko erakusketa aretoan, 15etik 27ra bitartean.