Euskadiko fitness txapelketa egingo dute Gernikan
Txapelketaren 20. edizioa izango da, eta lau kategoriatan lehiatuko diren hamazazpi atletak parte hartuko dute, Lizeo Antzokian.
Zapatuan, hilaren 4an, Euskadiko fitness txapelketa hartuko du Gernika-Lumok. Bertan, Euskal Herri osotik etorritako emakumezko nahiz gizonezko atletek beren gorputzak azterketara eroango dituzte, eta Euskadiko onenaren saria eskuratzeko lehian ariko dira, zein baino zein gehiago. Antolakuntzatik adierazi dutenaren arabera, “gimnasioetan, pesen eta makina atletikoen artean, adorez la lan gogorragaz ekiten duten pertsonak” dira aurten aurkeztuko direnak. Batezbesteko maila, horrenbestez, gorenekoa izatea aurreikusi dute.
Lehiaketa Lizeo Antzokian egingo dute, arinagoko urteetan bezalaxe, eta, gainera, 20. urteurrena izango da. Hamasei gizonezkok konpetituko dute, eta emakumezko bakarrak. Horrez gain, hainbat kategoria izango dituzte kontuan: Bodyline, body fitness men’s physique, fitness classic eta bikini fitness. Euskadiko txapelketa 16:30ean hasiko da, eta, lehiaketaren azken egitarauan lehendabizikoz egin zuten bezala, aurten ere antidoping kontrola pasatu beharko dute atleta parte hartzaileek.