Alde Zaharreko balkoi eta leiho txapelketa martxan dago
Parte hartu gura dutenek, ekainaren 22a baino lehen eman beharko dute izena. Epaileak ekainaren 23an joango dira izena eman dutenen balkoiak eta leihoak ikustera.
Martxan dago Bermeoko Udalak antolatutako 2022ko Alde Zaharreko balkoi eta leiho txapelketa. Udal ordezkariek azaldu dutenez, ekimen honen helburua da Alde Zaharra kolorez janztea, “bere nortasuna eta edertasuna lau haizetara plazaratzeko”.
Txapelketan parte hartzeko izen ematea Berualako bulegoetan edo beruala@bermeo.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz egin beharko da; ekainaren 22a (eguaztena) izango da horretarako azken eguna. Izan ere, epaileak ekainaren 23an joango dira parte hartu duten balkoiak eta leihoak bisitatzera.
Txapelketak bi kategoria izango ditu: balkoia eta leihoak. Kategoria bietako irabazleek Alde Zaharreko establezimenduetan erabiltzek0 500 euroko sariak jasoko dituzte. Bigarrenek, berriz, baldintza berdinetan erabiltzeko 250 euroko sariak jasoko dituzte.
Sariak ematerakoan epaileek honakoak izango dituzte kontuan: balkoiak edo leihoak islatzen duen bizitasuna, originaltasuna eta edertasuna.
“Udaberria garai ezin hobea da Alde Zaharreko balkoi eta leihoak apaintzeko. Herritarrak txapelketa honetan parte hartzera gonbidatzen ditugu. Urtero bezala, ziur gaude Alde Zaharreko bizilagunek kolorez beteko dituztela bere balkoi eta leihoak”, adierazi du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.