Sukalki artean agurtu dituzte herriko jai nagusiak ajangiztarrek
Sukalki Egunak 200 pertsona inguru bildu zituen Mendietako plazan, eta zazpi suskalkiz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.
Aurten ere ez dute hutsik egin ajangiztarrek. San Isidro eta San Asentsio jaiek herriko plaza jendez bete dute behin baino gehiagotan. Jaien azken asteburua izan da igaro berri dena, eta oraingoan ere ez dute hutsik egin herritarrek. Izan ere, Sukalki Egunak 200 pertsona inguru bildu zituen Mendietako plazan, eta zazpi suskalkiz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.
Zapatu goizetik giro “ederra” nagusitu zen herriko plazan. Goiztiarrenak sukalkiak prestatzeaz arduratu zirenak izan ziren, baina eguerdirako jende “asko” gerturatu zen, eta musikak alaitu zuen egonaldia. Bazkari herrikoia berezia izaten da ajangiztarrentzat, eta, oraingoan ere, adin guztietako herritarrak animatu eta elkartu ditu.
Bazkariaren osteko musika giroan agurtu zituzten horrenbeste espero zituzten herriko jai nagusiak ajangiztarrek.