Ia 2.000 gerlarik parte hartuko dute ekainaren 26ko oztopo lasterketan, Gernikan
Udalerrian hirugarrenez egingo den lasterketak oztopo berriak izango dituela jakinarazi dute antolatzaileek. Bi ibilbidea izango ditu, 6 kilometrokoa eta 10 kilometrokoa.
Nazioarteko oztopo lasterketa ezagunaren lehiaketa gunea izango da Gernika-Lumo ekainaren 26an. Kirola, abentura eta natura lotzen dituen Gerlarien erronkak eskualdetik zein Bizkai, Araba eta Gipuzkoatik iritsitako ia 2.000 parte hartzaile batuko ditu lasterketan. Zehaztu dute lasterketa OCR World Champion Ship modalitateko munduko txapelketarako puntuagarria izango dela.
Udalerrian hirugarrenez egingo den lasterketak oztopo berriak izango dituela jakinarazi dute antolatzaileek: Goliat, Jungle edo Popeye Killer, besteak beste.
Bi ibilbidea izango ditu, bata 6 kilometrokoa, 20 oztoporekin, eta, bestea, 10 kilometrokoa, 25 oztopo gainditzeko helburuarekin. Oztopo horiek korrikalarien sendotausn fisiko eta mentala jarriko dute proban.
Parte hartzaileak 150 laguneko txandetan aterako dira, 20 minuturo, 09:00etan hasita. Eta, taldeka edo banaka, Goliat erraldoiari –8 metroko aldapa– aurre egin beharko diote lehenengo, Jungle edo Popeye Killer enborrak zeharkatu beharko dituzte gero, eta, lokatzetara jaurti ostean, udalerrian zehar banatutako hogei oztopo inguru gainditu beharko dituzte amaitzeko.
“Zalantzarik barik, gure burua gainditzeko eta lagunekin esperientzia berriak partekatzeko abentura da oztopo lasterketa”, azaldu dute antolatzaileek. Horrez aparte, eskerrak eman nahi izan dizkiete Gernika-Lumoko Udalari eta, oro har, udalerriari, “emandako prestutasunagatik eta lankidetzagatik”.
Nazioarteko lasterketa.
Antolatzaileek jakinarazi dute Gerlarien erroka Hego Amerikako oztopo lasterketetan ezagunena dela, 200.000 korrikalari baino gehiago dituena Kolonbian, Argentinan eta Mexikon.
Azken lau denboraldietan, Espainian 40.000 korrikalari batu dituela zehaztu dute. Izan ere, Gernika-Lumoz gain, Valentziatik igaro da erronka dagoenerako, eta Bartzelonara, Madrilera eta Malagara ere ailegatuko da.