Eako jaietako herri bazkarirako tiketak salgai daude jadanik
Herri bazkaria ekainaren 25ean izango da, baina izen ematea 19ra artekoa da. Bestalde, jaien antolaketa bilera egingo dute domekan, Eskolondon.
Eatarrek sanjoanak ospatuko dituzte aurten ere, eta, hain zuzen ere, herriko jaien antolakuntza lanetan murgilduta dabiltza aspaldion. Jaietako herri bazkarirako tiketak salgai daude dagoeneko; ekainaren 25ean izango da, zapatuz, baina izena emateko azken eguna ekainaren 19a izango da. Aneren eta Keparen izenpean, telefono zenbaki bi zabaldu dituzte, izen ematea egiteko: 620067130 eta 615149829. Herri bazkarirako prezioa hamabost eurokoa izango da.
Jai Batzordeak, bestalde, jaien antolaketa kontuetan herritarren parte hartzea sustatu gura du, eta, horrenbestez, bilerak egiten ari dira, denen artean San Joan jaien nondik norakoak zehazte aldera. Hurrengo bilera domekan egingo dute, hilaren 5ean; Eskolondon izango da, 17:00etatik aurrera.