Foruko berriak WhatsApp bidez jasotzeko aukera eskaini du udalak
Ingurumena errespetatzeko helburuari jarraituz martxan jarri du Foruko Udalak aukera hau.
Foruko Udalak herriko informazioa zabaltzeko WhatsAppeko hedapen taldearen zerbitzu berria martxan jarri du
Zerbitzuan interesa daukaten horiek 688 86 68 89 telefono zenbakia gorde beharko dute euren kontaktuetan, eta mezu bat bidali beharko dute Alta hitza jarrita.
Beste alde batetik, mezuak jasotzeari uzteko, telefono zenbakira berdinera Baja hitza bidali beharko dela jakitera eman dute.
Udal arduradunek azaldu dutenez, ekimen honen helburua da paperezko buzoneoak apurka-apurka ordezkatzea, eta ingurumena gehiago errespetatzea.