Euskaraldiaren aurkezpena egingo dute etzi Mundakan
Mundakako Gaztelekuan egingo dute aurkezpena, 18:30ean.
Aurton ere badator Euskaraldia, eta horrekin batera aurkezpen ekitaldiak gure artean dauzkagu jadanik. Mundakan etzi (ekainak 1) egingo dute aipatu aurkezpen ekitaldia; 18:30ean izango da, Gaztelekuan.
Aurkezpenean hiru puntu “garrantzitsu” azalduko dituzte. Hala, 2022ko berritasunak azaltzen hasiko dira. Ondoren, izena noiz eta zelan eman behar den azalduko dute, eta azkenik, ariguneak, ahobiziak eta belarriprestak zer diren azaldu edo gogoraraziko dute.
Aurkezpena Mundkako Udalak eta Mundakako Euskaraldi Batzordeak antolatu dute.