Kurdistango zine zuzendari bi izango dira Bermeoko Kabidxen, martitzenean
Sevinaz Evdike (presentzialki) eta Zilan Hemo (bideo bidez) zuzendariak izango dira martitzenean Kabidxen. Andrazko zuzendari bi hauek erreferenteak dira beraien herrialdean.
Martitzenean, hilaren 31n, Bermeoko Kabidxen izango da Sevinaz Evdike kurdistango zine zuzendaria, 19:00tan. Beragaz batera egongo da baita ere, Zilan Hemo kurdistango zuzendaria. Hemok, baina, bideo bidez parte hartuko du. Andrazko zuzendari biek beraien azken lanak aurkeztuko dituzte.
Evdike zuzendaria izateaz gain, zine idazlea ere bada. Bi pelikula idatzi eta beste bi zuzendu ditu. Bermeon aurkeztuko duen filma, Berbu da.
Hemo ere hainbat lanetan parte hartutakoa da. Zuzendari biak elkarlanean aritu dira behin baino gehiagotan, eta gauza interesgarriak kontatuko dituzte martitzeneko ekimenean.
Sorginorratz Talde Feministak antolatu du zinema erakustaldia, eta herritarrak animatu dituzte Kabidxera hurbiltzera.