Busturiko Udalak tenis kanpusa antolatu du udarako
Umeek zein nagusiek izena eman ahalko dute; ekainaren 27a eta uztailaren 15a bitartean izango da kanpusa.
Busturiko Udalak uda honetarako tenis kanpusa antolatu du. Aipatu kanpusa ekainaren 27an hasiko da eta uztailaren 15era arte luzatuko da.
Klaseak astelehenetik barikura bitartean izango dira, eta egunero bi ordu egongo dira Busturiko Altamira auzoko tenis pistetan. Kanpusa goiz edo arratsaldez izatearen erabakia, eskakizun gehien dituenaren arabera hartuko da.
Kanpus honetan, helduek zein umeek izango dute parte hartzeko aukera. Umeen txandan 8 eta 15 urte bitartekoek bakarrik izango dute izena emateko aukera; 16 urtetik gorakoak helduen txandan sartuko dira.
Erroldatuta daudenentzako prezioa 90 eurokoa izango da. Erroldatuta ez daudenek, berriz, 120 euro ordaindu beharko dituzte.
Izena emateko azken eguna ekainaren 24a (barikua) izango dela zehaztu dute. Busturiko liburutegira bertaratuta egin daiteke, edo telefonoz (94-617 10 04) egiteko aukera ere eskaintzen dute.