Bermeo Euskadiko Trainerilla Txapelketan ariko da, Ondarroan
Asteburuan lehiatuko da Euskadiko Trainerilla Txapelketa, Ondarroan. Zapatuan 16:00etan emango diote hasiera sailkapen estropadei, eta domekan, 10:30etan, finalak lehiatuko dira.
Joan den asteburuan lehiatu zen Bizkaiko Trainerilla Txapelketa. Ondarroan izan zen, eta Bermeo nahiz Ondarroa izan ziren garaile bai gizonezkoen, bai emakumezko absolutu kategorietan.
Asteon, Ondarroako Antxoa Egunaren giroaren baitan, Euskadiko Trainerilla Txapelketa lehiatuko da Ondarroan bertan. Zapatuan, 16:00etan hasiko dira sailkapeneko estropadak, eta izen emateak bukatu berritan, hauek dira parte hartzeko asmoz datozen taldeak. Absolutuen kategorian, gizonezkoen aldetik, lau taldek izena eman dute, hain zuzen ere, Bermeok, Zierbenak, Isuntzak eta Ondarroak. Era berean, emakumezkoen hiru taldek izena eman dute, Deustok, Zumaiak eta Ondarroak.
Neska gazteen kategorian bost taldek izena eman dute: Isuntza, Kaiku, Ondarroa, Zumaia eta Hibaika. Mutil gazteen kategorian, berriz, zazpi trainerilla arituko dira, Zumaia, Itsasoko Ama, Kaiku, Ondarroa, Deusto, Sanpedrotarra eta PD Koxtape AE. Zapatuan sailkapen estropadak lehiatu eta emaitzak eskuan izanik, domekan, 10:30etan emango diote hasiera finaleko estropadei.