Mundakak, Sukarrietak eta Ibarrangeluk ere udalekuak izango dituzte
Mundakan, 12 eta 14 urte bitarteko gazteentzat antolatu dituzte udalekuak. Sukarrietan, berriz, bi taldetan banatko dituzte umeak; 3 eta 8 urte bitartekoak batetik, eta 9 eta 14 urte bitartekoak, bestetik. Ibarrangelun, gehienez, 70 umek parte hartu ahalko dute.
Mundaka eta Sukarrietako Udalek gazteentzako udalekuak antolatu dituzte. Urremendi Landa Garapen Elkartearekin batera martxan jarri dute aisialdi proiektua. Ekintzak Axi Ekitaldiak antolatuko ditu. Bi herrietako umeak 10:00etan hasi eta 14:00ak arte egongo dira udalekuetan. Sukarrietan, gainera, umeak 09:00etan uzteko aukera izango dute.
Mundakan, uztailaren 4tik 15era martxan egongo dira udalekuak, eta 12 eta 14 urte bitartekoentzat antolatu dituzte. Sukarrietan, aldiz, aukera zabalagoa izango dute; lau aste izango dituzte aukeratzeko, ekainaren 27tik uztailaren 22ra arte. Herri horretan, gainera, bi adin tartetan banatuta parte hartuko dute umeek; batetik, 3 eta 8 urte bitartekoak, eta bestetik, 9 eta 14 urte bitartekoak.
Mundakan, izena emateko azken eguna maiatzaren 20a (barikua) izango da, eta sukarrietarrek, berriz, bihar (maiatzak 19) dute izena emateko azken eguna.
Ibarrangelun ere udalekuek data berbera izango dute. 2012 eta 2018 urteen artean jaiotakoek 10:00ak eta 13:30 arteko ordutegia izango dute; izen emateari dagokionez, maiatzaren 22a orduko egin beharko da, eta udaletik aurreratu dute 70 laguneko gehienezko edukiera izango dela.