Ukrainar umeen bakearen aldeko aldarria
'Kids Guernican' nazioarteko haurren artearen proiektuaren baitan, ukrainar umeek egindako horma irudia jarri dute Adolfo Urioste kaleko eraikin baten aurrealdean.
Ukrainar umeek margotutako horma irudia jarri dute Gernika-Lumon, Kids Guernican nazioarteko haurren artearen proiektuaren baitan. Picassoren Guernica obraren tamaina bera duen mihise gaineko lana da Adolfo Uriosti kaleko eraikin baten fatxadadn ikusgai dagoena. Ukrainar adingabeek euren herrialdean margotutakoa da, Picassoren koadroan oinarrituta dagoena.
Ukrainarren lanaz gain, beste zazpi artelan ditu Gernika-Lumok, bertako, Italiako, Hego Koreako, Austriako, Japoneko eta Indiako haurrek egindakoak, udal eraikinetako fatxadetan kokatuta daudenak, hala nola, Bakearen Museoan edota kultur etxean. 2012an ekarri zituzten horiek udalerrira, bonbardaketaren 75. urteurrenean, eta, orain, berriro ekin diote proiektuari, “bakea, bizikidetza eta berdintasuna bezalako balioak sustatzen jarraitzeko”.