80 partaide inguru izan dira Foruko Herri Martxan
Espero zutena baino partaide gehiago izan zirela aitortu dute Foruko Udaletik.
80 lagun inguru batu ziren XII. Foruko Herri Martxan, atzo. Udaletik esperotakoa baino kopurua haundiagoa dela adierazi dute.
Adin guztietako partaideak izan ziren Mendi Martxan. “Eguraldi onak ikaragarri lagundu digu”, esan du Foruko Alkate Mikel Magunazelaiak.
Ibilbide erdian, gutxigorabehera, zerbait jateko eta edateko aukera izan zuten parte hartzaileek, San Kristobaleko baselizan geldialdia eginez. Bederatzi kilometroak egin ostean, hamaiketako batekin bukatu zuten domeka goiza.