Miguel Mendezek hitzaldia emango du Malosten
Hurrengo astelehenean, maiatzaren 23an, izango da berbaldia, Malosten, eta defentsari buruzko jakintzak elkarbanatuko ditu entranatzaile galiziarrak. Edukiera mugatua izango du, eta sarrera dohakoa izango da.
Miguel Mendez, azken urteetako saskibaloi entrenatzailerik arrakastatsuenetako bat, Malostera etorriko da datorren astelehenean, hilaren 23an. Berbaldia emango du, 19:30ean hasita. Gernika-Lumon, defentsa alorren inguruko gaiak izango ditu ahotan Mendezek. Bertaratzen direnek, gainera, AVEBen boligrafoa eta karpeta jasoko dute. Izena ematen lehenengo 30 lagunek Xavi Pascualegaz egindako hitzaldiaren DVDa ere jasoko dute opari. Izen ematea bera dohakoa izango da, eta hurrengo estekan egin beharko da: https://forms.gle/syiySgZYAu5VBKnb8. Antolatzaileek argitu dutenez, edukiera mugatua izango du Mendezen hitzaldiak. Era berean, azaldu dute berbaldiak federazioko entranatzaile lizentzia atara gura dabiltzanentzat eskola ordu biren balioa izango duela.
Mendezek, bere ibilbidean zehar, hirutan irabazi du Emakumezkoen Euroliga UMMC Ekaterimburgo taldeagaz. Hain zuzen ere, Europako hiru titulu dituen teknikari espainiar bakarra da Mendez. Bestalde, Rivas taldeagaz Erregina Kopa irabazitakoa da; Italian, Schio taldeagaz tituluak lortu izan ditu, eta baita Errusian ere. Horrek guztiorrek Mendez Europako entrenatzaile desiratuenetako bat izatea ekarri du. Horrez gain, Mendez Espainiako emakumezkoen selekzio absolutuko hautatzailea ere bada. Hain zuzen, Malosteko berbaldiaren biharamunean, hilaren 24an, Espainiako selekzioagaz kontzentrazioa izango du entranatzaile galiziarrak.