Salegi, Garai eta Markiegiren erailketa gogoratuko dute etzi
Etzi, 13:00etan, Gernika-Lumon Juan Kaltzada 47 zenbakian jarri dute batzeko ordua.
Askatasun Haizea herri ekimenak antolatuta, Iñaki Garai, Blanca Salegi eta Jesus Mari Markiegi Mutriku gogoratuko dituzte etzi Gernika-Lumon. 13:00etan Juan Kaltzada 47 zenbakian jarri dute batzeko ordua.
Salegiren, Garairen eta Markiegiren erailketaren 47. urteurrenean elkartuko dira udalerrian, eta horien erailketak gogoratuko dituzte. Izan ere, Askatasun haizea herri ekimenak azaldu duenez, beraien etxean ETAren zenbait miltante zituzten gordeta Salegik eta Garaik, eta haien bila joan zen Guardia Zibila. Sarekadan Garai eta Salegi tirokatu zituzten, hil arte, eta ezkutuan zeudenek alde egin zuten, Guardia Zibilei aurre eginez. Ihesaldi hartan, Guardia Zibilaren sargentu tiroz hil zutela azaldu dute ekitaldiaren antolatzaileek, eta Guardia Zibilek ETAko kidea zen Jesus Markiegi zauritu zutela. Ajangizera ihes egin zuen Markiegik, baina Guardia Zibilak han atzeman eta tiroz hil zuten.
Ina Zeberio
Jardun eta Askatasun Haizea herri ekimenek Ina Zeberioren heriotza ere gogoratuko dute. Izan ere, ekainaren 5ean 23 urte beteko dira Ertzainek Zeberio hil zutenetik. “Gernikako Pixasso kalean zegoen pisu batera sartu ziren Ertzainak ETAko hiru kide atxilotzera. Operazioan Zeberio erail zuten. 24 balaz zaurituta utzi zuten eta eskuburdinak jarrita zeuzkan. Ondoren, atxiloketak eta torturak jasan zituzten hainbatek Bizkain”, azaldu dute antolatzaileek.