Gimnasia eta emozioak uztartzen dituen emakumeentzako tailerra antolatu dute Busturian
Lau eguneko tailerra izango da; lehenengo saioa datorren eguaztenean (maiatzak 11) izango da. Izena eman daiteke kultur etxean.
Gimnasia emozionala izeneko tailerra antolatu du Busturiko Udalak. Aipatu tailerrak gimnasia eta emozioak uztartzen ditu, eta emakumeei zuzendutakoa. Azaldu dutenez, estrea eta antsietatea saihesten ikasteko eta lantzeko saio praktikoak eta irekiak egingo dituzte.
Tailerraren baitan lau saio egingo dituzte, lehenengoa datorren eguaztenean (maiatzak 11) izango da, eta ondorengoak ere eguaztenetan izango direla zehaztu dute: maiatzak 18 eta 25 eta ekainak 1. Saioak ordu eta erdikoak izango dira, 18:00etatik 19:30era, kultur etxean.
Gimnasia Emozionala tailerrean parte hartu gura duten emakumeek izena emateko aukera daukate kultur etxean.