San Gregorio Eguna ospatuko dute domekan foruarrek, Triñen
12:00etako mezaren ostean, Urdaibai Dantza Taldekoen ikuskizuna egongo da, eta jan-edanean amaituko dute eguna.
Pandemia aurretik egin modura, San Gregorio Eguna ospatuko dute foruarrek Triñen. Hala, domekan, baselizaren inguruan batuko dira herritarrak.
Triñe auzoko baselizan batuko dira beste behin ere meza entzuteko, 12:00etan. Ostean, herriko Urdaibai Dantza Taldeko kideek dantza ikuskizuna eskainiko dute.
San Gregorio Eguna jan-edanean amaituko dute bertaratutakoek, hamaiketakoa antolatu baitu Foruko Udalak.