Errigoraren kanpaina "inoizko emankorrena" izan da
Busturialdean iaz baino eskari gehiago jaso dituzte, eta 1.359 litro olio, 946 kontserba ontzi eta arroz eta pasten 163 pakete banatuko dituzte eskualdeko lau udalerritan (Bermeo, Busturia, Ea eta Gernika-Lumo).
Errigoraren Eskutik Eskura kanpainaren eskaerak egiteko epea martxoaren 30ean itxi ostean, egunotan ari dira herriz herri banaketak egiten. Errigoraren ordezkariek azpimarratu dutenez, “inoizko uztarik emankorrena suposatu du”. Iazkoaren aldean, eskariak %20 gehiago (10.000 etxe [despentsa]), izan dira. 14.3000 litro olio banatuko dituzte, iaz baino%35 gehiago, 27.1000 konserba ontzi eta 41.000 pakete, iaz bino %15 gehiago. “Aurten %20 hazi da kontserba-arroza-pasta-lekale ekologiko eskaera. Datorren urtean, potxa ekologikoa ekarri ahalko dugu eskaintzara, eta produktu ekologiko kopurua orokorrean handiagoa izango da, agortzera iristea ekiditeko”, azaldu dute.
11.000 kilo txitxirio eta dilista banatzen ari dira eskutik eskura, eta esan dute hazialdeko lekale ekoizleen elkartearentzat “bultzada ederra” suposatzen duela horrek, “kanpotik ekarri ohi ditugun lekale horien berreskurapenean”.
Gogoratu dute ekoizle eta kontsumitzaileon arteko zubi-lana egiten duten ehunka boluntarioren lanari eta konpromisoari esker izan dela kanpaina arrakastatsua: “Sarekideak dira auzolan honen gakoa, herriz herri informazioa zabaltzen, eskaerak bideratzen eta produktuak biltegiratu eta banatzen ari direnen lan nekaezina. Mundu globalizatuak eutsi ezinezko erauntsiak eragiten dizkigun garaiotan, udaberria ekarri badu Korrikak, bere apaltsunean, antzerako sormena plazaratu dugu Eskutik Eskura. Pandemia, gerra hotsak edo erregai krisia bezalako astinaldien aurrean babeslekuak behar ditugu, eta berriro ere, komunitate honetan babesa aurkitu dugula dirudi. Segi dezagun ibilian, oinak lurrean”.
Pandemia, gerra hotsak edo erregai krisia bezalako astinaldien aurrean babeslekuak behar ditugu, eta berriro ere, komunitate honetan babesa aurkitu dugula dirudi. Segi dezagun ibilian, oinak lurrean”.
Busturialdean ere iaz baino eskari gehiago jaso dituzte, eta kontsumitzaileak egunotan ari dira saskiak jasotzen. Adibidez, Gernika-Lumoko Astran herenegun eta Bermeoko Hamabost antixokoan atzo egin zituzten banaketak. Natxituan bihar (apirilak 30) jasoko dituzte, 08:00etatik 16:00etara.
Busturialdean 1.359 litro olio, 946 kontserba ontzi eta arroz eta pasten 163 pakete banatuko dituzte.